Frantziako Tourra

Groenewegenek irabazi du hirugarren etapa, esprintean

Wout van Aerti irabazi dio azken metroetan. Flandiarrak maillot horia jantziko du bihar ere.

Groenewegen, helmugan. MADS CLAUS RASMUSSEN, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko uztailaren 3a
17:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Dylan Groenewegen herbeheretarrak irabazi du (BikeExchange Jayco) Frantziako Tourraren hirugarren etapa. Danimarkan jokatu da gaurkoa ere, eta Sondeborgen amaitu da. Groenewegen esprintean nagusitu da, Wout van Aert flandiarrari gailenduta (Jumbo-Visma). Azken horrek maillot horiari eutsi dio. Hirugarren Jasper Phililpsen izan da (Alpecin Deceuninck).

Gaurkoa izan da Danimarkako azken etapa. 182 kilometro izan ditu. Eguneko protagonista Magnus Cort Nielsen izan da. Bakarrik egin du ihes, mendiko sailkapenerako puntuak batu nahian, eta lortu du helburua, eguneko hiru mendatetan (laugarren mailakoak) izan baita lehena.

Bihar atseden hartuko du tropelak, eta Danimarkatik Frantziara bidaiatuko du. Asteartean 171 kilometroko etapa korrituko dute, Dunkerke eta Calais artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.