Tiroketa bat izan da Kopenhagen, eta hainbat hildako eta zauritu daude, Poliziaren arabera

Danimarkako Poliziak 22 urteko daniar bat atxilotu du, eta eraso terroristatzat hartuta ari da ikertzen gertatutakoa.

Jendea, merkatalgunetik ateratzen. CLAUS BECH, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko uztailaren 3a
21:41
Entzun

Danimarkako Poliziak baieztatu duenez, igande arratsaldean Kopenhagen merkataritza gune batean izan den tiroketan hainbat pertsona hil eta zauritu dira. Soran Thomassen poliziaburuak jakinarazi du 22 urteko daniar bat atxilotu dutela. Beste daturik ez du eman. Ez du argitu zeintzuk izan daitezkeen tiro egin duenaren arrazoiak, baina eraso terrorista bat balitz bezala ari dira ikertzen.

Tiroketa 17:30ean gertatu da, baina nahasmen handia izan da lehen orduetan, eta gauera arte ez dute baieztatu inor hil denik. Atxilotu bakarra egon arren, erasotzaileak bat baino gehiago izan litezkeela uste du Poliziak, hipotesi hori baztertu arte.

Amager distrituan izan da tiroketa, hiriaren erdigunearen eta aireportuaren artean. TV2 Danimarkako telebistak hasieran esan du hiru pertsona zauritu dituztela, Rigshospitalet ospitaleko prentsa arduraduna iturri hartuta. Sophie Andersen Kopenhageko alkateak esan du oso larria izan dela gertatutakoa, baina daturik ez du eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.