Suteak Nafarroan

Errigorak diru bilketa bat antolatu du Nafarroako suteengatik

Etorkizunean halakorik berriz ez gertatzeko erabiliko dira irabazi guztiak.

Errigoraren agerraldia joan den larunbatean. ERRIGORA
Isabel Jaurena.
2022ko uztailaren 4a
12:36
Entzun

15.000 hektarea inguru erre zituzten ekainean Nafarroan gertatu ziren suteek. Berriz horrelakorik ez gertatzeko diru bilketa antolatu du Errigora herri ekinaldiak, eta uztailaren 15a bitarte iraunen du. Irabaziak bi helbururekin erabiliko dira: subeldi berdeak sortzeko, eta abeltzaintza estentsiboa sustatzeko.

Errigorak berak 10.000 euro jarri ditu, eta euskal herritarrei ekarpena egiteko eskatu die, bakoitzak ahal duena emanez. Dirua egitasmo horren webgunearen bidez bidaltzen ahal da, txartelarekin edo kontu korronte batean dirua sartuz.

Irabaziak ahal bezain ongi kudeatzeko, arlo desberdinetako profesionalez osatutako mahai bat prestatu dute. Hauek dira kideak: Mirian Otxotorena (NNPEK), Mikel Tabar Tafalla-Zangozaldeko basozaina, Victor Rubio suhiltzailea, Patxiku Irisarri Nafarroako EHNEko kidea, Juan Carlos Castillo Azkoiengo alkate eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakaria, eta Imanol Ibero nekazari eta Errigorako kidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.