Albistea entzun

Euskararen aurkako erasoak

NBEk azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari hizkuntza gutxituei buruz

NBE beldur da Frantziako Konstituzio Kontseiluak 'Molac legearen' kontra hartutako erabakiak Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei kalte garrantzitsuak eragiten ahal dizkiela

Euskarazko irakaskuntzaren aldeko protes bat, 2021ean
Euskarazko irakaskuntzaren aldeko protes bat, 2021ean Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko uztailak 4 09:10

NBE Nazio Batuen Erakundeak azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari, hizkuntza gutxituei buruz duen jarreraren inguruan. Maiatzaren 31n bidalitako gutun batean, «kezka» agertu zion Parisi nazioarteko erakunde horrek, Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen kontra hartu zuen erabakiak kalte garrantzitsuak eragin diezazkiekeelakoan Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei. Hiru txostengilek izenpetu dute gutuna: Fernand de Varennes gutxiengoen gaietako adituak, Alexandra Xanthaki kultur eskubideetako adituak eta Koumbou Boly Barry hezkuntza eskubideetako adituak. «Frantziako hizkuntza eta kultura historiko gutxituetako pertsonen identitateari, duintasunari, askatasunari, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari kalte egin diezaioke erabaki honek», hiru txostengileen hitzetan.

2021eko maiatzaren 21ean zentsuratu zuen hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantziako Konstituzio Kontseiluak, hilabete eta erdi Frantziako Asanblearen gehiengo batek babestu zuena edukiz hustuz. «Funtsezko» bi artikulu bertan behera utzi zituela azpimarratu dute txostengileek: hizkuntza gutxituen murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean integratzen zuen 4. artikulua, eta estatu zibileko dokumentuetan 'ñ' eta halako zeinu diakritikoak onartzen zituen 9. artikulua. Hiru txostengileek zehazten dute murgiltzea dela elebitasunera iristeko irakasmolderik «eraginkorrena», eta erabaki horrekin, hezkuntza publikoan ez ezik, itunpekoetan ere debekatzen dutela hizkuntza gutxituak murgiltze ereduan irakastea. Horiek horrela, NBEren arabera, «tratu ezberdina» du Frantziak, hizkuntza gutxituetan ala inglesez egiten diren irakaskuntzen artean.

NBEko hiru txostengileek Frantziako Gobernuari oroitarazi diote nazioarteko hainbat hitzarmen izenpetuak dituela; besteak beste: eskubide zibil eta politikoen nazioarteko hitzarmena; haurren eskubideen nazioarteko hitzarmena; nazio, etnia, erlijio edo hizkuntza gutxiengo baten parte direnen eskubideen adierazpena; eta abar. Horietan oinarrituta, «azalpenak» emateko eskatu diote Frantziako Gobernuari hiru txostengileek: Konstituzio Kontseiluaren erabakiaren gauzatzeari buruz, inglesaren eta hizkuntza gutxituen tratu ezberdinari buruz, eta hizkuntza gutxituen irakaskuntza eta erabilpena bermatzeko Frantziak hartu dituen neurriei buruz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Larrialdietarako anbulantzia bat, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Beste 30 pertsona hil dira COVID-19arekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Koronabirusaren bilakaeraren berri eman du Osakidetzak: 180 lagun daude ospitaleratuta gaitzarekin, eta horietako hamabost ZIUetan daude.

Atenasko Evangelismos ospitalea, artxiboko irudian. ©PANTELIS SAITAS / EFE

Beasaindar bat oso larri dago Grezian, jipoi baten ondorioz

Berria

Santorini uhartean zegoen 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna, oporretan. Poliziaren arabera, lapurreta egiteko eraso zioten.

Eneritzen izandako istripua; larri zauritu da 21 urteko gazte bat. ©Nafarroako suhiltzaileak.

Gidari bat hil da Campanasen, autoa bidetik irten ondoren

Berria

N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat.

EHUko Zuzenbide fakultatea, Donostian ©Jon Urbe/ Foku

EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da

Edurne Begiristain

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen 200 unibertsitateen artean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.