Lan osasuna

Kamioilari bat hil da Orion

Kamioia irauli egin da, eta lehertu. Hildakoak 51 urte zituen.

Istripuak ilarak eragin ditu autobidean. Artxiboko irudia, autoak geldituta, Orio aldean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Iker Aranburu.
2022ko uztailaren 5a
21:30
Entzun

Ertzaintzaren arabera, hormigoia garraiatzeko kamioi bat irauli egin da Orion A-8 autobidean sartzeko biribilgunean, 18:30ak aldera. Ibilgailuak su hartu du, eta lehertu egin da.

Suhiltzaileak agertu dira sua itzaltzeko, eta anbulantziak ere bai, baina ezin izan dute garraiolaria salbatu. 51 urte zituen, eta gizonezkoa zen. Suhiltzaileek uste dutenez, berehala hil da gidaria, leherketaren ondorioz.

Istripuak auto ilarak eragin ditu autobidean. Donostiako noranzkoan itxi egin behar izan dute bidea.

LABen zenbaketaren arabera, gaurko istripua zenbatu gabe, 42 lagun hil dira aurten lanean ari zirela.

Aurreko istripua iragan ostiralean gertatu zen, Aludium lantegian (Zornotza, Bizkaia). Pala bat gainera erorita hil zen langilea, haren mantentze lanak egiten ari zela. Verman enpresarentzat lan egiten zuen, zeina azpikontratatua baitzuen Aludiumek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.