Albistea entzun

Idiak izan dira lehen entzierroko protagonistak

Bi minutu eta hogeita hamabost segundo iraun du Nuñez del Cuvilloko zezenen entzierroak. Bost zauritu egon dira: bostek kolpeak hartu dituzte.

Estafeta kaleko bihurgunean gizon bat larri

Jon Ordoñez Garmendia -

2022ko uztailak 7

Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenekin itzuli dira entzierroak Iruñeko kaleetara. Ohi baino urduriago ibili dira korrikalariak, eta, hiru urte korritu gabe egon eta gero, ez dute erraza izan korrika egitea. Atzoko euriak izan du eragina gaur, zoruan lehor bazegoen ere; uztailaren 7a eta osteguna izateko, ohi baino korrikalari gutxiago egon da kalean. 2:35eko denbora eginez iritsi dira zezen plazako ukuiluetara, eta bidean arrisku egoera argiak egon dira, batez ere amaieran; horietako hainbatetan, idiak egon dira tartean.

San Domingoko aldapan, idiak joan dira taldearen buru, eta horiek eta zezenak elkarrekin joan dira. Udaletxe plazara iritsi direnean, eskuinetik hartu dute bihurgunea, eta korrikalariren bat baino gehiago estu ibili da, txoko horretan harrapatuta. Mercaderesen aurreratu egin da zezen bat, baina, Estafetara iristean, taldeak irrist egin du, eta Estafeta kalearen sarrerako horma jo.

Korrikaldi politak Estafetan

Ohi den bezala, Estafetan zabaldu egin da taldea, eta korrika egiteko aukera hor izan dute korrikalariek. Zezenek ez dute inor adarkatzeko keinurik egin alboetara. Idiak aurretik joan dira, eta moteldu egin dira; atzean pixkanaka lekua aurkitu ahal izan dute zezenen aurrean korrikalariek. Estafeta kalearen bigarren zatian eta zezen plazarako jaitsieran ere eskuinerantz egin dute idiek, eta hor ere buru batek itxitura alderantz egin du, eta korrikalari bat jo.

Arriskurik handiena, baina, zezen plazarako sarreran izan da. Kalexkan eskapada handia egin du korrikalari batek, idietako batek buruan jo duenean. Korrikalari batzuk erori egin dira, eta pilaketa bat izan da, biribilgunerako irteeran. Atzetik iritsi direnean, gainera erori dira zezen eta idi batzuk. Korrikalari bat zezen baten aurrean erori da, plaza erditik gertu, baina hura, jaramonik egin ez, eta ukuiluetarantz joan da.

Bost izan dira zaurituak, eta horietako bi zezen plazan artatu dituzte, eta ospitalera eraman. Beste zaurituetako bat adingabea da; Udaletxe plazan erori da, eta besoan hartu du min. Estafeta kalean hankan zapaldu duten gizon bat eta buruan kolpe bat hartu duen beste korrikalari bat artatu dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...