Suteak

Sutea piztu da Areson, baina suhiltzaileek kontrolpean dute jada

Gaur goizean sutea piztu da Areson (Nafarroa), eta Leitzako eta Cordovillako suhiltzaileak ari dira itzaltze lanetan; kontrolpean dute jada.

inaut matauko rada
2022ko uztailaren 19a
11:32
Entzun

Areso herriaren hegoaldeko belardi batean sutea piztu da gaur goizean, eta suhiltzaileek lortu dute kontrolpean hartzea. Leitzako eta Cordovillako suhiltzaileak ari dira itzaltze lanak egiten, helikopteroz garraiatutako bi brigadekin eta bi helikopterorekin. Bestalde, Leitzako borda batek ere sua hartu du gaur, baina kontrolpean dago jada.

AEMET Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, astearte eta asteazkenean baso sute arriskuak muturrekoa izaten jarraitzen du, eta Nafarroako larrialdi zerbitzuek suteak sortu ditzaketen jarduerak ez egiteko deia egin du. Nafarroako hainbat zonaldetan tenperatura altuengatik alerta mantendu du AEMETek: alerta laranja Erriberan, eta Erdialdean eta Pirinioetan alerta horia.

Eusko Jaurlaritzaren Meteorologia eta Larrialdien Atentziorako Zuzendaritzak ere alerta laranja piztu du gaur hiru herrialdeetako zonalde batzuetan, sute arriskua dela eta. Araba osoan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean dago piztuta alerta laranja, 13:00etatik 21:00etara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.