Aske utziko dute Curia kaleko istiluengatik espetxeratutakoa

6.000 euroko bermea ezarri dio epaileak. Istiluen harira atxilotutako zortzietatik preso zegoen bakarra zen.

San Fermin eguneko prozesioa, Curia kalean. IDOIA ZABALETA / FOKU
jon olano
2022ko uztailaren 19a
11:58
Entzun

Sanferminetan Iruñeko Curia kalean autoritatearen agenteen aurkako atentatua eta desordena publikoak eragitea egotzita, zortzi lagun atxilotu zituzten duela astebete. Epaileak aske utzi zituen ia guztiak, baina horietako bat espetxeratu egin zuen. Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, ordea, defentsako abokatuaren eskaera aintzat hartu, eta preso zegoena ere libre utziko dute, 6.000 euroko bermea ordainduta. Hala ere, pasaportea kendu diote, eta hilean behin epaitegira joan beharko du.

Ebazpenean, Maria Paz Benito epaileak argudiatu du denbora igaro dela eta sanferminak amaitu direla, eta istiluak jaien testuinguruan gertatu zirela; beraz, apaldu egin dela delitua berriro egiteko arriskua.

Halere, epaileak azaldu du udaltzain batek lehenbizi ukabilkada bat eman izanak ez duela «ezertan» arintzen akusatuaren erantzukizuna, eta orain arteko ikerketek modua ematen dutela hari «desordena publikoak eta udalbatzaren aurkako atentatu» delitua leporatzea. Are, uste du gorroto delitu bat egozteko edo gorrotoa larrigarri gisa hartzeko zantzuak daudela, «erasoaren atzean zeuden motibazioak eta eginiko oihu eta kontsignak kontuan hartuta».

Ukabilkada bat eman zuen udaltzainari, bestalde, lesio delitu bat egitea leporatu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.