Katalunia

Kataluniako 800 udalen babesa lortu nahi dute subiranistek

Amnistia eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak aurkeztu ditu mozioak udaletan. Dagoeneko hasi dituzte bozketak.

Manifestari independentistak, 2019ko urrian, Bartzelonan. QUIQUE GARCIA /EFE
Zuriñe Iglesias Sarasola.
2022ko uztailaren 22a
16:21
Entzun

Kataluniako udalen %80 baino gehiagoren babesa lortu nahi du Amnistia eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak. Asmo horrekin amnistia eta autodeterminazioaren aldeko mozioak aurkeztu dituzte Kataluniako udaletan. Bultzatzaileen helburua da urriaren 3an, 2017ko independentzia erreferendumaren bosgarren urteurrenean, amnistiaren eta autodeterminazioaren aldeko babes sozial zabala eskuratzea.

Konpromiso zabalago bat lortzeko asmotan, egitasmoko talde eragileko kideak, Catalunya En Comun Podemeko arduradunekin bildu dira. Comukoek adierazi dute udaletxe bakoitzeko testuinguruaren arabera egingo dutela «abstentzioaren edo baiezkoren alde». Baina, mozioaren alde egiten dutenean, baiezko hori «kritikoa» izango dela aurreratu dute.

Bultzatzaileek azpimarratu dute ekimenaren alde dauden talde politikoetako hautetsiek —9.069tik 6.287—, nabarmen gainditzen dituztela udal hautetsien %75. Akordioak bultzatzen duen errebindikazio bikoitza —amnistia eta autodeterminazioa— agerikoa egiteaz gain, ekimenak udalen «konpromisoa» ere erakutsi nahi du «errepresioa», eta «Kataluniako gizartearen erabaki askean oinarritutako ebazpen demokratikoaren behar iraunkorra» lortzeko.

Zenbait udaletxetan aho batez onartu dute mozioa uztaileko azken osoko bilkuran, besteak beste, Calders, Llagostera eta Arbuciesekoetan. Beste zenbait udaletan gehiengo osoz atera da aurrera mozioa. Esaterako, Corbera de Llobregaten, Tortosan eta Sitgesen. Gainontzeko udaletxeek abuztuko oporren bueltan bozkatuko dute.

Goi kargudun ohien babesa

Kataluniako Generalitateak bultzatutako egitasmoak, besteak beste, ERC Esquerra Republicanaren, JxC Junts Per Catalunyaren eta CUPen babesa du. Alderdi eta elkarteek ez ezik, hainbat goi kargudun ohik ere babestu dute, esaterako, Carmen Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak, baita David Fernandez CUPeko diputatu ohiak ere, eta Joaquim Forn eta Marina Geli kontseilari ohiek. 200 erakunde zein elkarteren sostengua ere badute. Akordiora batzen azkenak izan dira Kataluniako Kooperatiben Konfederazioa, Ekonomia Solidarioaren Sarea eta Kataluniako Intersindikal Alternatiboa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.