Albistea entzun

Euskal presoak

Sei euskal preso eta preso ohi auzipetu dituzte 2002ko atentatu baten harira

Jon Olarra Guridi, Ainhoa Mugika, Iñaki Esparza, Mikel Albisu, Marisol Iparragirre eta Ramon Sagarzazu deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epaileak, atentatua gertatu zen garaian ETAko zuzendaritzako kide zirela argudiatuta.

Marisol Iparragirre, iaz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiketa batean.
Marisol Iparragirre, iaz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiketa batean. Juan Carlos Hidalgo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko uztailak 28

Sei euskal preso eta preso ohi deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalak, ikertu moduan. Manuel Garcia Castellon epaileak martxoan ireki zuen berriz ETAk 2002an Santa Polan (Alicante, Herrialde Katalanak) egindako atentatuarekin lotutako sumarioa, Dignidad y Justicia elkartearen kereila baten ondoren. Poliziari eta Guardia Zibilari informazio eskatu zien epaileak, eta Jon Olarra Guridi, Ainhoa Mugika, Iñaki Esparza, Mikel Albisu, Marisol Iparragirre eta Ramon Sagarzazu auzipetu ditu orain, garai hartan ETAko buru zirela argudiatuta.

Guardia Zibilaren kuartel baten aurka jo zuen ETAk Santa Polan 2002ko udan, lehergailu bidez, eta 57 urteko gizon bat eta sei urteko haur bat hil ziren leherketaren eraginez.

Ikusi gehiago: Fronte judizialean katigatuta

Antzeko auzi gehiago ere zabaldu dituzte azkenaldian; esaterako, Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotutakoa. Kasu hartan ere Garcia Castellon epailea aritu da instrukzioan. Auzi hartan ere deitu zituzten deklaratzera orain auzipetuetako bi, Iparragirre eta Albisu. Azken hilabeteetan, ETAren beste zenbait atentatu berraztertzen aritu dira, kasu honetan bezala, ETAren zuzendaritzek zer erantzukizun izan zuten argitzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ortuzar, Forondan bildurikoei mintzatzen. ©Jaizki Fontaneda / FOKU

«Ez Sanchez ez Feijoo: Euskadi» mezua aireratu du EAJk Alderdi Egunean

Berria

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Andoni Ortuzar alderdiko burua eta EGIko Bea Berlanga mintzatu dira Forondako ekitaldian

Gaurko ekitaldiko une bat. ©BERRIA

Omenaldia egin diote Katalunian Txikiri, Guardia Zibilak fusilatu zuen lekuan

Berria

Besteak beste, Txikiren anaia Diego Paredes eta EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo mintzatu dira ekitaldian

Arkaitz Rodriguez, gaurko ekitaldian. ©Juan Herrero / EFE

Borrokarako deia egin du Sortuk, «kalean zein erakundeetan»

Berria

Irailaren 27a dela eta, ekitaldi bat egin du alderdiak Tolosan

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Frankismoaren Poliziak iraun egin zuen, baita haren jokabideak ere»

Gotzon Hermosilla

Espainiako Poliziak trantsizioan eragindako indarkeria aztertu du Ballesterrek liburu batean, eta, lehen aldiz, biktimen zerrenda bat osatu du: poliziek 134 pertsona hil zituzten, horien erdiak Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...