Indarkeria matxista

Baldintzapean aske utzi dituzte sexu erasoa eta lapurreta egotzita Zizurkilen atxilotutako bi gizonak

Ostiral gauean izan ziren salatutako gertakariak. Ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak.

Sexu erasoen kontrako protesta, Tolosan, artxiboko irudian. TOLOSALDEKO ATARIA
2022ko abuztuaren 1a
16:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Asteburuan Zizurkilen (Gipuzkoa) atxilotutako bi gizonak baldintzapean aske utzi ditu epaileak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ostiral gauean emakume bati sexu eraso bat egin eta lapurtu izana egozten diete. Ertzaintzak zabalik du ikerketa.

Zizurkilgo Udalak irmo salatu zituen gertakariak igandean zabaldutako ohar batean, eta «elkartasuna eta babesa» helarazi zizkion eraso egin zioten emakumeari, baita bere eskura dituen baliabideak eskaini ere. Udalaren iritziz, gertatutakoak erakusten du «gizarte parekide batetik urrun gaudela», eta «ezinbestekoa» dela feminismoaren bidean urratsak egiten jarraitzea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA