Euskal presoak
Beste hamabi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte
Preso horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte.

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute hamabi euskal preso Euskal Herriko kartzeletara mugituko dituztela datozen egunetan. Kasu honetan, guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte.
Hauek dira: Itziar Alberdi (Logroñotik), Mikel Xabier Aiensa (Logroñotik), Juan Carlos Besance (Palentziatik), Zigor Bravo (Soriatik), Aitor Garcia (Burgostik), Iurgi Garitagoitia (Logroñotik), Josu Narvaez (Logroñotik), Alicia Saez de la Cuesta (Logroñotik), Diego Ugarte (Leondik), Gotzon Telleria (Duesotik), Iñigo Vallejo (El Duesotik) eta Manex Zubiaga (Burgostik).
Aurrez, joan den uztailaren 21ean, iragarri zuten beste 11 euskal preso Euskal Herriratuko zituztela.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.