Ezbeharra

Hilda aurkitu dute herenegun Maulen galdu zen 84 urteko gizona

Bizikletaz txango bat egitera atera zen, eta, hasieran, bizikleta besterik ez zuten aurkitu. Atzo arratsaldean aurkitu zuten hilotza, handik metro gutxira.

Ühaitza ibaiaren inguruan aurkitu dute gizona, Maulen. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko abuztuaren 3a
08:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Aurkitu dute astelehenean Maulen galdu zen 84 urteko gizonaren hilotza. Larrialdi zerbitzuak lanean ibili ziren atzo, eta arratsaldean aurkitu zuten gizona. Aurrez, gizonaren bizikleta Ühaitza ibaiaren bazterrean topatu zuten; handik metro gutxira zegoen gizona, hilda.

Herenegundik ez zegoen haren berririk. Bizikletaz txango bat egitera atera zen, baina ez zen etxera itzuli. Suhiltzaileak, poliziak, helikoptero bat eta urpekariak mobilizatu ziren bilaketa lanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.