Desagertua

Osses albokagilea aurkitzeko laguntza eskatu dute

Autoarekin eta txakurrarekin galdu dela adierazi dute senideek. Euskal Herriko albokagile nagusietako bat da.

Osses, berak eginiko alboka batekin, 'Herri txiki, infernu handi' saioan. EITB
Edu Lartzanguren.
2022ko abuztuaren 5a
11:31
Entzun

Jose Antonio Martinez Osses luthierra desagertuta dabil duela bizpahiru egunetik, bere autoarekin eta zakurrarekin. Senideek eman dute abisua, eta informazioa eskatu dute, hura aurkitze aldera.

Senideen arabera, jende asko mobilizatu da galduriko albokagilea aurkitzeko, baina, lerrook idazteko orduan, ez zegoen autoaren edo txakurraren arrastorik. Animaliak babesteko elkarteetara deika ibili dira, baina ez dute border collie arrazako animaliaren berririk. Peugeot Partner zuri bat gidatzen du Ossesek, 7450 HFZ matrikuladuna.

Ossesen senideek sare sozialetan zabalduriko mezua.

Adierazi dutenez, Opakua aldera joateko ohitura zuen luthierrak. Han ibili dira haren bila, hasieran.

Ezaguna da Osses albokarien artean, Euskal Herriko albokagile nagusietako bat baita. Hark eginiko albokak erabili ditu, besteak beste, Ibon Koteronek, eta luthierrak eraiki zuen elkarlanean sorturiko albokotea tresna. Otazun (Araba) du tailerra.

Hainbatetan agertu da hedabideetan; besteak beste, ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioan.

Osses, 'Herri txiki, infernu handi' saioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.