Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizen

Irain homofoboak eta bultzadak salatu ditu gazteetako batek. Besteari, berriz, bizkarretik egin zioten eraso.

Gasteizko txosnak, aurreko astean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2022ko abuztuaren 9a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ikusgune Gasteizko LGTB+fobiaren Aurkako Behatokiak adierazi du azken 24 orduetan bi eraso homofobo izan direla hirian. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ere eman du horien berri, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.

Hiriko mugimendu feministak eman du erasoen berri, Ikusgunek jakinarazi duenez. Batetik, gizon batek eraso egin zion atzo Alde Zaharreko taberna batean dantzan ari zen gazte bati, «irain homofoboak eta bultzadak emanez». Bestetik, bi lagunek «bizkarretik eraso egin diote» gaur goizaldean txosnetan zegoen gazte bati, «irain homofoboak oihukatzen zituzten bitartean». Urtaranek azaldu du gazteetako batek salaketa jarri duela.

Halako erasoek ez dute lekurik Gasteizko kaleetan, Ikusgunek azaldu duenez. Hala, kalean, etxean zein lantokietan «LGTB+fobiak tokirik izan ez dezan» lan egiteko asmoa adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.