Albistea entzun

Sanferminak

Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxilotuak

Poliziak bost lagun atxilotu zituen atzo, uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin lotuta. Aske dira, baina epaileak deklaratzera deituko ditu. Gorroto delitua egozten diete. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri.

Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean.
Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean. Iñigo Uriz/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko abuztuak 10

Kalean dira berriz ere. Iruñeko Mutilzarra peñako kideen eskeei men eginda, Poliziak bost pertsona atxilotu zituen atzo Iruñean, sanferminetan izandako istilu batzuen harira. Gaur-gaurkoz, ordea, aske utzi dituzte bost arrastatuak. Edonola ere, auzia ez da bukatua: deklaratzera joan beharko dute epailearen aurrera.

Zehazki, festen hondarrean, uztailaren 14ko arratsean Iruñeko zezen plazan ustez izandako eraso batekin lotua da Poliziaren operazioa; gorroto delituak egitea leporatzen diete –horietako bati, lesioak eragitea ere bai–. Mutilzarrako kideek salatu dute plazan ziren hainbat herritarrek eraso egin zietela peña horretako kideei, «baita mehatxatu ere».

Mutilzarrako kideek ohar bat argitaratu zuten egun hartako gertakarien gaineko beren bertsioa azaltzeko: haien arabera, zezenketa bukatu, eta harmailatik hondarrera jaitsi ziren peñako zenbait kide, «Nafarroako bandera handi bat hartuta». Izan ere, haien peñaren oihalaren atzeko partean Nafarroako armarria daukate margoturik. Diotenez, plazan ziren hainbat txistuka hasi zitzaizkien orduantxe, «gorroto eta arbuio keinu gisara». Eta ez hori bakarrik: peñakoek salatu dute objektuak bota zizkietela, eta «irainak eta bultzadak» izan zirela, baita «heriotza mehatxuak ere». Gainera, Mutilzarrak peñak zehaztapena egin du txistuka ari ziren herritar horien ezaugarrien inguruan: «Muturreko ezker abertzalearen inguruko pertsonak ziren».

Ia hilabete da Iruñeko sanferminak bukatu zirela. Geroztik, apenas zabaldu den Mutilzarra peñak salatutako istiluei buruzko irudirik. Sare sozialetan plazaratutako bideoetan, ez da ikusten objektu jaurtiketarik, ez bestelako erasorik ere. Dena dela, bada Mutilzarra peñakoek zeramaten pankarta ikusterik: oihalean, besteak beste, 2020-2030 agendaren logotipoa ageri da, ezabaturik, bai eta irudi erlijiosoak eta Iruñeko udaletxearen marrazkia ere, Espainiako bandera han dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiaren agerraldia, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Iriartek «gobernabiderako ituna» proposatu die EAJri, PSEri eta EPri

Mikel Elkoroberezibar Beloki

«Gutxieneko akordio bat» eskaini die, eta nabarmendu du EH Bilduri dagokiola hura gidatzea
Sandra Pereira, iaz, Frantziako Asanblearako hauteskunde egunean ©Guillaume Fauveau

Sandra Pereira Frantzia Intsumisoko hautagai izanen da Frantziako Senaturako

Ekhi Erremundegi Beloki

Pirinio Atlantikoetako departamenduan NUPES koalizioaren zerrenda bat osatzearen alde egin du

Dozenaka lagun elkartu ziren astelehenean, atxiloketak salatzeko ©Guillaume Fauveau

Bi dira asteleheneko operazioan atxilotutako euskal herritarrak

Ekhi Erremundegi Beloki

Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzan parte hartzea leporatzen diete. Elkarretaratzea egin dute  Baionako suprefeturan.

David Aguilar / EFE ©

Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira PSEren zerrendaburuak Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Berria

Julia Liberal, Izaskun Gomez eta Txema Oleagak zuzenduko dituzte Senaturako zerrendak. PSEren lurraldeetako batzordeek berretsi behar dute proposamena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.