Ingurumena

Sute baten ondorioz gutxienez 6.000 lagun ebakuatu dituzte Akitania Berrian

Gironda departamenduan piztu da sua, joan den hilean piztu zen leku berean. Bero sapak eta lehorteak eragin dute sutea.

Sute bat, gaur, Gironda departamentuan. EFE
2022ko abuztuaren 10a
13:14
Entzun

Sua berriz piztu da Gironda departamenduan, Akitania Berrian. Sute handiak izan ziren han joan den hilean, eta bero sapak eta lehorteak berriz piztea eragin dute. Gutxienez hamasei etxebizitza suntsitu ditu suak, 6.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, eta 6.000 hektarea erre dira.

Tokiko erakundeen arabera, sua azkar hedatzen ari da, eta Landetara ere iritsi da. Bostehun suhiltzaile ari dira itzaltzeko lanean.

Uztailean, bi sute handi izan ziren Akitania Berrian, eta denera 40.000 lagun ebakuatu behar izan zituzten. 20.000 hektarea erre ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.