Albistea entzun

Erasoa

Etxean egindako lehergailu bat aurkitu dute Donapaleun

Banketxe eta etxe agentzia baten atarian zegoen jarrita. Indargabetu egin du Poliziak.

Berria -

2007ko ekainak 29
Etxean egindako lehergailu bat indargabetu du gaur goizean Frantziako Poliziak Donapaleun (Nafarroa Beherea). Lehergailua banketxe eta etxe agentzia baten atarian zegoen jarrita, polizia iturriek esan dutenez. Haien arabera, gas bonbona txiki bat zen, lehergaiekin, eta bizilagun batek eman die abisua. Azken hilabeteetan Ipar Euskal Herrian indar txikiko hainbat bonba jarri dituzte ezezagun batzuek etxe agentzien, alderdi politikoen egoitzen edota banketxeen kontra; ez dira denak lehertu. Azkena, lehengo igandean, Hiriburun (Lapurdi), etxe agentzia baten aurka, eta kalte materialak sortu zituen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.