Etxean egindako lehergailu bat indargabetu du gaur goizean Frantziako Poliziak Donapaleun (Nafarroa Beherea). Lehergailua banketxe eta etxe agentzia baten atarian zegoen jarrita, polizia iturriek esan dutenez. Haien arabera, gas bonbona txiki bat zen, lehergaiekin, eta bizilagun batek eman die abisua.
Azken hilabeteetan Ipar Euskal Herrian indar txikiko hainbat bonba jarri dituzte ezezagun batzuek etxe agentzien, alderdi politikoen egoitzen edota banketxeen kontra; ez dira denak lehertu. Azkena, lehengo igandean, Hiriburun (Lapurdi), etxe agentzia baten aurka, eta kalte materialak sortu zituen.
Erasoa
Etxean egindako lehergailu bat aurkitu dute Donapaleun
Banketxe eta etxe agentzia baten atarian zegoen jarrita. Indargabetu egin du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu