700 kilo marihuana atzeman ditu Ertzaintzak Abantoko errepide batean botata

Kutxatan eta poltsatan gordeta zegoen kalamua, urbanizazio baten inguruko pista batean, bide ertzean botata. Merkatuan bi milioi euroko balioa lukeela zehaztu du Ertzaintzak.

Atzemandako kalamua. ERTZAINTZA.
2022ko abuztuaren 13a
11:26
Entzun

700 kilo marihuana aurkitu zituen Ertzaintzak joan den ostegunean, Abantoko (Bizkaia) pista batean, bide ertzean botata. Poliziak azaldu duenez, urbanizazio baten inguruan ibilgailu bati susmoa hartu, eta ingurura joan ziren ertzainak. Orduan atzeman zuten kalamua, pista batean, poltsa eta kutxa batzuetan sartuta.

Ertzaintzak azaldu duenez, «ziurrenik» poliziak hurbil sumatu zutelako erabaki zuten susmagarriek marihuana bertan utzi eta alde egitea. Atzemandako marihuanak merkatuan bi miloi euro balioko lukeela zehaztu dute. Atxiloturik ez dago, baina gertatutakoa ikertzen ari direla gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.