Albistea entzun

Etxebizitza

Etxebizitza espekulazioaren aurka mobilizatu dira Maulen

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute protesta, XEKK Xiberuko Espekulazioaren Kontrako Kolektiboak antolatuta.

Mauleko mainfestazioa, gaur.
Mauleko mainfestazioa, gaur. Guillaume Fauvea Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko abuztuak 13

Etxe agentzien espekulazioaren aurka mobilizatu dira gaur Maulen dozenaka lagun. Euskal Herria ez da salgai leloa eraman dute pankartan manifestariek etxebizitzaren espekulazioa salatzeko. Maulen diren etxe agentzien inguruan itzuli bat eginez osatu dute manifestazioaren ibilbidea, plazatik hasita.

XEKK Xiberuko Espekulazioaren Kontrako Kolektiboak antolatu du manifestazioa. Ibilbidean, kolektiboko kideek hartu dute hitza, azaltzeko etxebizitzaren arazoa barnealdera ere hedatu dela. «Zuberoa ez bada oraindik ere kostaldeko etxebizitzen prezioetara heltzen, ez dezagun uste horrelako prezioak ez zaizkigula hona heltzen ahal. Sosaren musika eztia hemen ere gure beharrien kilikatzen hasi da», salatu du Serge Agerre kideak. Gehitu du laborantza lurrak eraikigarri gisa saltzen direla ere batzuetan. «Etxebizitzaren prezioek eta lansariek ez dute beren bidea hartu», trenkatu du.

Besteak beste, L'immobilier Souletin agentziaren aitzinean gelditu dira. «Ez dugu onartzen Zuberoa urtean zehar bigarren etxebizitza hutsez betea izanen den lurraldea izatea», erran du XEKK kolektiboko kide François Plagnardek. Ildo beretik mintzatu da Claudine Arantzet. «Gazte anitzendako ez da aise leku baten atzematea, eta erretreta ttipiak dituzten zaharrendako ere ez. Alta, ez dute jauregi bat xerkatzen, justu etxe edo apartamentu ttipi bat, lasaiki bizitzeko». Halaber, salatu du etxe agentziek eta bankuek erosleen edo bizitegi bat alokatu nahi dutenen hautatzeko sistemak jende xumea bazter uzten duela. «Jabeek dosier hoberena hautatzen dute orain. Baina nora joanen dira beste jendeak?».

Mauleko herriko etxe aitzinean bildu dira manifestariak, finitzeko. «Etxe hutsik ez dugu nahi. Teilatu bat denentzat!», aldarri eginez amaitu dute mobilizazioa.

Lapurdiko kostaldean ere agerikoa da aspalditik etxebizitzen gaineko espekulazioa. Iazko azaroan 8.000 lagun mobilizatu ziren Baionan, 32 eragilek babestuta, etxebizitza eskubide bat dela aldarrikatzeko. Gisa bereko «manifestazio masiboa» eginen dute berriz heldu den urteko apirilean, Herrian Bizi plataformak deiturik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ikasleak euskararen aurkako erasoak salatzen, atzo, Donostian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Hezkuntza propioa eta euskalduna aldarrikatu dute kalean

Irati Urdalleta Lete

Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan
EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Olatz Silva Rodrigo

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute
Euskarazko ikasketak aldarrikatzeko afixa bat, NUPen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Osasun Legearen erreforma aurrera atera du Txibitek, eztabaida itxi gabe

Ion Orzaiz

Aldeko 49 boto jaso ditu legeak, eta abstentzio bakarra: Ezkerrarena. SMN, LAB eta UGT sindikatuekin adostutako neurriak jasotzen ditu arauak. Auziari «azken unean» heldu izana egotzi diote gobernuari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.