Koronabirusa

Beste 30 pertsona hil dira COVID-19arekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Koronabirusaren bilakaeraren berri eman du Osakidetzak: 180 lagun daude ospitaleratuta gaitzak jota, eta horietako hamabost ZIUetan daude.

Larrialdietarako anbulantzia bat, artxiboko irudian. GORKA RUBIO/ FOKU
2022ko abuztuaren 15a
13:04
Entzun

Koronabirus kasuen datu eguneratuak eman ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta, horien arabera, beste 30 lagun hil dira gaitzak jota azken astean. Aurreko astean, berriz, 31 izan ziren gaixotasun horrekin hildakoak. Ospitaleetako presioak ere behera egin du: 180 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 15 ZIUetan—joan den astean 286 pertsona zeuden ospitaleetan COVID-19ak jota, eta bederatzi zeuden ZIUetan, larri—.

Positibo kopuruari begiratuta ere, beheranzko joera bat ikus daiteke; 1.203 pertsonak eman dute positibo oraingo honetan. Joan den astean, guztira 1.881 izan ziren positibo eman zutenak. Izan ere, 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak beheranzko joera hartua zuen azken asteetan, eta orain ere bide beretik doa: 140,62 dela jaso du Eusko Jaurlaritzaren txostenak—210,24koa zen joan den asteko txostenean—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.