Albistea entzun

Memoria

Biktimen Oroimenezko Zentroak berriz ere «Frantziako enpresari» soil gisa izendatu du Clement Perret

Ez dute aipatu gerra zikinean Perretek izan zuen garrantzia.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, Gasteizen
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, Gasteizen jaizki fontaneda / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko abuztuak 15

Berriz ere zeresana ematen ari da Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa. Iaz bezala, gaur ere sare sozialetan zabaldutako mezu batean «Frantziako industrialari» gisa soilik izendatu dute Clement Perret, ETAk hil zueneko 37. urteurrenean; ordea, ez dute aipatu gerra zikinean eduki zuen garrantzia. Perret zenbait hilketarekin erlazionatu izan dute, eta epailearen aurretik ere igaro zen, baina inoiz ez zuten zigortu.

Ez da Biktimen Oroimenezko Zentroak antzeko adierazpenak egiten dituen lehen aldia. Abuztuaren 3an inspektore soil gisa gogoratu zuen Meliton Manzanas, eta ez zuten ezer aipatu Manzanasek frankismo garaiko indarkerian izan zuen erantzukizunari eta dozenaka atxiloturi egin zizkien torturei buruz. Iaz ere adierazpen bertsuak egin zituen bi pertsonon inguruan.

Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaile Agus Hernanek txioa gaitzetsi du: «Txio mota hau ez litzateke inoiz onartuko ETAren biktimekin, eta hala izan behar du. Zergatik onartzen da biktima hauekin?».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako armadan sartzera deitzeko publizitate bat, Baionako autobus geltoki batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Egun bat Frantziako armadan, nahi eta nahi ez

Oihana Teyseyre Koskarat

Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guziak behartuak dira Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera. Euskaldunen kontrako diskriminazioa pairatu dute anitzek, «propaganda» egunean.
Pello Otxandiano, atzo, Donostian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Egiturazko neurriak sustatzeko hitzarmen bat proposatu du EH Bilduk

Iosu Alberdi

Ongizate Hitzarmenak hamar neurri jaso ditu: bost «ongizatearen oinarri materialak bermatzeko», eta beste horrenbeste aberastasuna banatzeko
Senatua, gaurko bilkuran. ©Juan Carlos Hidalgo / EFE

Espainiako Senatuak Memoria Demokratikoaren Legea onartu du, eta datozen egunetan sartuko da indarrean

Iñaut Matauko Rada

Espainiako Kongresutik jasotako testua aldaketarik gabe onartu du Senatuak. Aldeko 128 boto izan ditu legeak, aurkako 113, eta hemezortzi senatari abstenitu egin dira.

Ongizate Hitzarmenaren aurkezpena. ©EH Bildu

Egiturazko neurriak sustatzeko hitzarmen bat proposatu du EH Bilduk

Iosu Alberdi

Ongizate Hitzarmenak hamar neurri jaso ditu: bost «ongizatearen oinarri materialak bermatzeko» eta beste horrenbeste aberastasuna banatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...