NAVARRA SUMA

Navarra Suma koalizioa haustea egotzi dio UPNk PPri

Javier Esparza UPNko presidenteak dio PPk «alde bakarrez» hartu duela koalizioa hausteko erabakia, «haien siglak lehenesteko».

Navarra Sumaren agerraldi baten artxiboko argazkia. IÑIGO URIZ / FOKU
inaut matauko rada
2022ko abuztuaren 16a
15:40
Entzun

PPk Navarra Suma koalizio eskuindarra hautsi du, koaliziotik alde egiteko erabakia hartu baitu. UPN, PP eta Ciudadanos alderdiek osatzen zuten koalizioa, eta Javier Esparza UPNko presidenteak gaitzetsi egin du PPk koalizioa uzteko modua. Esparzaren ustez, PPk «alde bakarrez» hartu du uzteko erabakia.

Izan ere, UPNk prentsan irakurrita jakin du PPk koalizioa uzteko asmoa duela: ABC egunkariak elkarrizketa egin zion Miguel Tellado PPko antolaketa presidenteordeari, eta, hark esan zuenez, datozen foru eta udal hauteskundeetan haien siglekin aurkeztuko dira. Enrique Maia Iruñeko alkateak Esparzarenaren antzeko iritzia du: «PPk erabaki bat hartu du, eta esan du ez duela nahi Navarra Suma koalizioak jarraitzea. Haiek dira hori adierazi dutenak», esan du.

Ciudadanoseko Iruñeko zinegotziak, Fernando Sesmak, esan du Nafarroarentzako onena «koalizioari eustea» izango litzatekeela: «Navarra Suma arrakastatsua izan dela uste dugu, Nafarroako zentro eskuina batzeko, eta oso ondo funtzionatu du».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.