EUSKAL PRESOAK

Beste sei euskal preso jarri dituzte hirugarren graduan azken hilabetean

Guztira, 23 presori eman diete hirugarren gradua Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik.

Etxeratek joan den astean Donostian egindako protesta. ANDONI CANELLADA/FOKU
2022ko abuztuaren 17a
15:43
Entzun

Sei euskal presori hirugarren gradura igarotzeko baimena eman diete azken hilabetean: Zigor Orbe, Santiago Vicente, Aitor Herrera, Igor Martínez de Osaba eta Lierni Armendaritzi hilabete hasieran eman zieten, eta geroago Juan Carlos Subijanak ere bide bera egin du.

Guztira, 23 euskal presori eman diete gradu hori Eusko Jaurlaritzak urrian espetxeetako eskumena bereganatu zuenetik. 177 euskal preso daude guztira Espainiako eta Frantziako kartzeletan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.