Albistea entzun

Palestina

Israelgo armadak indarrez itxi ditu Palestinako GKEen egoitzak Zisjordanian

Joan den urtean, Israelek talde terroristatzat jo zituen sei erakunde; hain zuzen, horien egoitzei egin diete eraso. Soldaduak bortxaz sartu dira, eta hainbat objektu hartu berekin.

Israelgo armadako soldadu bat Jesurasemen, artxibo irudi batean.
Israelgo armadako soldadu bat Jesurasemen, artxibo irudi batean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko abuztuak 18

Israelek gidatutako beste erasoaldi bat jasan du Palestinak, gaur goizaldean. Zisjordanian kokatuak diren GKEak izan dira jomuga, zehazki. Israelgo armadako soldatuak bortxaz sartu dira sei erakunderen egoitzetan, hainbat objektu lapurtu dituzte, eta itxiarazi egin dituzte eraikinak. Hain zuzen ere, Israelgo Gobernuak iaz azaldu zuen erakunde horiek «talde terroristak» zirela.

Al-Haq GKEak eman du erasoaldiaren berri, Twitterren. «Gaur goizean, Israelen indar armatuek Al-Haq-ek Ramallahn duen bulegoari egin diote eraso. Objektuak hartu dituzte, eta sarrera itxi dute, burdinazko plaka batekin. Agindu militar bat ere utzi dute haren atzean. Erakundea ilegala dela diote», idatzi dute txio batean.

Zabaldutako informazioaren arabera, itxi egin dituzte Bisan Ikerketarako eta Garapenerako Zentroa, Emakume Palestinarren Batzordeen Elkartearen egoitza, Haurren Babeserako Nazioarteko Zentroa, Nekazaritza Lanerako Batzordeen Elkartearena, eta Addameer Giza Eskubideen eta Atxilotuen Babeserako Elkartearena.

Israelek joan den urteko urrian izendatu zituen erakundeok «talde terrorista». Baina ez orduan bakarrik: hain zuzen ere, atzo, Israelgo Gobernuko Defentsa ministro Benny Gantzek berretsi egin zuen izendapena; «terroristak» zirela adierazi zuen berriz ere. Nazioarteko zenbait erakundek eta herrialde batzuek sarritan ukatu dute hori hala dela; Espainiak, Belgikak, Danimarkak eta Frantziak, esaterako. Ordea, Israelek ez du atzera egin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©CENTRE DELAS

«Ez dute nahi Errusia politikoki kaos bat izatea»

Igor Susaeta

Iruditzen zaio AEBen nahia ez dela Moskuk militarki galtzea, baizik eta hura higatzea. Ohartarazi du gastu militarra handitzea gerrarako dei bat dela, eta NATOk horretarako prestatzea lehenesten duela.
Xebekinoko bonbardaketan hondatutako ibilgailu bat. Gutxienez lau pertsona zauritu zituzten erasoan. ©EFE

Errusiak egindako «krimenak» ikertzeko eskatu du Wagnerrek

Arantxa Elizegi Egilegor

Armadari «sabotajea egitea» egotzi dio talde paramilitarreko buruak Defentsa ministroari. Luhansk bonbardatu eta bost pertsona hil ditu Kievek, Moskuko iturrien arabera
Plastiko kutsadura, Indonesiako hodartza batean. ©Made Nagi / Efe

Ingurumenaren hondamenaren marra gorri batzuk gainditu direla ondorioztatu du nazioarteko ikerketa batek

Iñaki Petxarroman

Nazioarteko ikerketa batek lehen aldiz neurtu ditu ingurumenaren narriadurak gainditu beharko ez lituzkeen segurtasun eta justizia adierazleak. Zientzialariek ondorioztatu dutenez, bederatzi marra gorri horietako zazpi gainditu egin dira dagoeneko, eta ondorio asko saihestezinak dira.

Zenbait manifestari Brasilgo bandera eusten, odolez zikinduta, lege proiektuaren aurkako manifestazioan, Sao Paulon. ©Andre Coelho / EFE

Lur indigenen aitortza mugatzen duen lege proiektu bat onartu du Brasilgo behe ganberak

Maddi Iztueta Olano

Senatuak bozkatu behar du orain, eta, onartzen badu, Brasilgo presidente Luis Inacio da Silva 'Lula'-ren esku egongo da hori onartzea edo betoa jartzea. Legeak baimena emango luke lur indigenetan labore transgenikoak ereiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.