Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Gazpromek hiru egunez Nord Stream 1 gasbidea itxiko du hilabete bukaeran

Konponketa lanak egin behar dituela eta, Errusiako konpainiak abuztuaren 31tik irailaren 2ra ez du gasik bidaliko Baltikoko gasbidetik. Atzera martxan jartzean hornidura ahalmenaren %20 soilik erabiltzen jarraituko duela zehaztu du Gazpromek.

Gazpromen egoitza San Petersburgon (Errusia).
Gazpromen egoitza San Petersburgon (Errusia). ANATOLY MALTSEV / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2022ko abuztuak 19 15:34

Nord Stream 1 gasbidean martxan duen konpresio gune bakarra hiru egunez ixteko asmoa duela iragarri du Gazpromek, Errusiako Estatuaren gas monopolioak. Eta horrekin, are txikiagoa izango da gas hornidura, lehendik ere oso murritza baita.

Lehendik ere gas natural gutxi datorkio Alemaniari Nord Stream 1 gasbidetik. Egunean 167 milioi metro kubiko garraiatzeko ahalmenaren %20 bakarrik erabili du Gazpromek azken hilabeteetan. Eta irailaren 3tik aurrera hala jarraituko diola dio.

Konpainiaren arabera, ezinezkoa zaio hornidura normaltzea, gasbideko turbinen egileak —Alemaniako Siemens Energyk— atzerapenak izan dituelako turbinen konponketan eta itzulketan.

Europako agintari eta energia konpainiek, ordea, diote Gazpromek ez duela gas gehiago hornitzea eragozten dion arazo teknikorik, eta salatu dute Errusia propio ari dela hornidura murrizten, Ukrainako Gerrarengatik Alemaniari eta Europari presio egiteko.

Konponketa lanak abuztuaren 31tik irailaren 2ra arte izango direla esan du Gazpromek, eta haiek egiteko derrigortasuna jasotzen dela, hain zuzen, Siemens Energyrekin dituen kontratuetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Metalgitzako langile bat jardun betean. ©Marisol Ramirez / FOKU

Metalgintzako negoziazioak: Nafarroan akordioa gertuago dago; Bizkaian, urrun

Imanol Magro Eizmendi

Nafarroako metalgintzako patronalak UGTren eta CCOOren eskaintzak aztertuko ditu. Bizkaikoak, berriz, ez du aldatu lan ituna berritzeko eginiko azken eskaintza.

Hiru kamioi geldirik Oiartzungo aparkekuan. ©Gorka Rubio / FOKU

Jaurlaritzak zazpi milioi euro jarri ditu kamioiak berritzeko planerako

Imanol Magro Eizmendi

Asteartean hasiko da eskaerak egiteko epea. 34.000 eurora arteko laguntzak banatuko dira.

Gazte bat «jan itzazu aberatsak» dioen pintaketa baten aurretik pasatzen, Atenasen. ©ORESTIS PANAGIOTOU / EFE
Arroz ekoizle bat eskukada bat ongarri eskuan duela, Colombon (Sri Lanka). ©CHAMILA KARUNARATHNE/EFE

ONGARRIEN EKOIZPENAK %70 EGIN DU BEHERA

Maddi Iztueta Olano

NBE Nazio Batuen Erakundeak Errusiari eta Ukrainari eskatu die esportazio kimikoen inguruko akordioa adostu dezaten. Elikagaien eskasia areagotzen ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...