Albistea entzun

Literatura

Benedettik eta Gabiriak Bilbon ordaindu gabe utzitako bazkaria

Oroitzak freskatu, eta Mario Benedetti idazle uruguaitarrarekin 1997an bizitako pasadizo bat ekarri du gogora Julen Gabiriak. Twitterren harilkatu du kontaketa, hamazazpi txiotan. «Ni flipatuta, imajinatu!».

BERRIA
BERRIA Mario Benedetti eta Julen Gabiria. Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko abuztuak 24

«Pertsonaia historiko batekin kafe baten bueltan hizketalditxo bat izateko aukera bazenute, nor aukeratuko zenukete? Eta zergatik?». Tarteka, galdera interesgarriak kabitzen dira Twitterreko txio baten neurrian, 280 karakteretan. Erantzun on eta iradokitzaileak ere bai: «Mario Bennedetti», idatzi du Lander Garro idazle errenteriarrak. Itxura denez, gainera, erantzuna ez da ausazkoa izan; atzean badu historiarik. Julen Gabiria idazleari deitu dio Garrok, eta hark abiatu du kontakizuna. Izan ere, Gabiriak bai, jadanik izan zuen behin, orain 25 urte, Benedettirekin mahai baten bueltan solastatzeko tartea.

Aitorpena eginez abiatu du atzera begirakoa Gabiriak: «Benetan gertatu zenaren eta nik buruan dudanaren arteko marra non dagoen oso argi ez badut ere...». Anekdota bitxia etorri da atzetik. Bilbon gertatu zen, 1997an.

Gabiriak oroitarazi duenez, Benedettik Andamios liburua argitaratu berri zuen orduan, haren aurkezpen bira egiten ari zen, eta Bilbon zuen geldialdietako bat, liburu azokan. Horregatik, «kazetari» gisara bertaratu zen Gabiria, –Gabiriak erabaki du komatxoak jartzea–. «Garai hartan, euskarazko aldizkari bat sortu genuen Basaurin, Hego Uribeko herri guztietan banatzen zena, eta hor bagenuen literaturari buruzko atal bat ere», argudiatu du.

Benedettiren zalea zen artean 24 urte zituen Julen Gabiria gaztea, eta, aurkezpena bukatzean, hurbildu egin zitzaion, sinadura eske. «Kasualitatea-edo izango da, baina, hain justu, atzo izan nuen liburu hori eskuetan. Hark sinatutako Andamios», kontatu dio BERRIAri.

Bazkari aurreikusi gabea

Eta orduan hasi zen anekdota: «Geratu ginen: bera, bere editorea (edo argitaletxeko norbait: gizon bat), eta ni. Sinatu zidan, hasi ginen hizketan, eta, kontua apur bat luzatzen hasi zenez, beste gizon hori komunera edo ez-dakit-nora joan zen».

Artean argitaletxeko editorea-edo haiekin zela, baina, aitorpen bat egin zion Gabiriak Benedettiri: «Kontatu nion bere pertsonaia batean oinarritutako ezizenarekin sinatzen nituela poemak. Eta esan zidan: 'Zergatik? Idazten duzunak lotsatu egiten zaitu?'. Galdera haren oihartzuna bonba bat izan zen niretzat».

Eta, Gabiriak kontatu duenez, luze izan ziren hizketan biak. Eta ailegatu zen bazkalordua, eta zer-eta uruguaitarrak galdetu zion ea ez ote ziren joanen zerbait jatera. «Ni flipatuta, imajinatu», zehaztu du. Flipatuta, baina aukeratu zuten jateko lekua, eta eskatu zuten bazkaria, artean argitaletxeko editorea ez zegoela; ez luzaroan.

«Eta hasierako mokadu horietan geundela, hara non agertzen den editorea atetik: izerditan, urduri, imintzioka, ea non sartu den galdezka... Ba heldu zion besotik, agindu zion altxatzeko, eta airean eraman zuen. Eta beti geratu zait zalantza: eskatu genuen jatekoa, bai (nahiz eta gero bazkaldu ez). Baina nork ordaindu zuen? Nik ez behintzat!».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea

Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.