Indarkeria matxista

Ehunka lagunek «indarkeria matxistarik gabeko Aste Nagusia» aldarrikatu dute Bilbon

Bilboko Konpartsek deitu dute manifestaziora. Estreinako aldiz, abian jarri dute sexu erasoen kontrako protokoloa, «erasoen areagotzea ikusirik». 

Gaur arratsean Bilbon indarkeria matxistaren kontra eginiko protesta. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 24a
20:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Berriz ere, indarkeria matxistaren kontrako aldarriek hartu dituzte Bilboko kaleak Aste Nagusian. Erasoei autodefentsa feministaz erantzunen dietela ohartarazi zuten atzo ehunka lagunek iluntzean. Gaur, berriz egin dute ozen oihu sexu erasoen aurka, Bilboko Konpartsen deiari segika. Erasoen gainetik... Aste Nagusia defendatu izan dute lelo.

Protestan azaldu dutenez, sexu eraso ugari izan dira azken egunotan hirian. Suminez azpimarratu dute, bada, irmo erantzunen dietela eraso guztiei, «denok». Egoeraren larritasuna nabarmendu dute elkarretaratzean. Hain zuzen, erasoen kontrako protokoloa aktibatu berri dute konpartsek, «erasoei behar bezala egiteko aurrera».

«Nazkatuta gaude. Ez isildu, ez onartu, egin ezazu zarata, eta erantzun. Emakumeak geure gorputzen jabe gara, gure askatasunaren jabe. Kaleak, gaua, eta festak gureak ere badira. Geure festen eta bizitzen jabe gara», adierazi dute protestaren hondarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.