Albistea entzun

Txertoak

Modernak bere patentea urratu izana leporatu die Pfizerri eta BioNtechi

Salaketa ARNm-aren teknologiari lotutako patenteari lotua da. Modernaren esanetan, beste bi botika etxeek COVID-19aren kontrako txertoa ekoizteko baliatu dute hark patentatua.

Moderna botika konpainiaren txertoaren dosi bat.
Moderna botika konpainiaren txertoaren dosi bat. Idoia Zabaleta/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko abuztuak 26

Liskarrean dira munduko botika konpainia nagusietako hiru. Moderna botika etxeak salaketa jarri du Pfizerren eta BioNtechen kontra, bere patenteetako bat urratu izana egotzita. Zehazki, Modernak salatu du bi konpainia horiek ARNm teknologiarekin lotutako patente bat urratu dutela COVID-19aren kontrako txertoa ontzeko.

Modernak 2010 eta 2016 urteen artean erdietsi zuen patentea. «Aitzindariak izan ginen ARNm-aren teknologian, mila milioika dolar inbertitu genituen hura sortzeko, eta COVID-19aren pandemia lehertu aurreko hamarkadatik da gure haren patentea», argudiatu du idazki batean Modernaren zuzendari Stephane Bancelek.

Hala, nabarmendu dute Pfizerrek eta BioNtechek legez kanpo kopiatu zituztela Modernaren asmakizunak; zehazki, diotenez, teknologia horretarako giltzarri diren bi ezaugarri kopiatu dizkiete. Modernaren arabera, bi horiek gabe ez dago ARNm txertoak eraginkorrak izatea erdiesterik.

Patenteen korapiloa

2020ko urrian, izurrite betean, Modernak hitzeman zuen ez zuela patenteekin loturiko salaketarik jarriko, ez trukean deus eskatuko ere; ez behintzat pandemiak iraun bitartean. Ordea, botika etxeak oroitarazi du 2022ko martxoan konpromiso hori eguneratu zutela. Orduan argitaratutako txostenaren arabera, Modernak esan zuen ez zuela salaketarik jarriko herrialde pobretuen kontra, –COVAXek ondutako zerrenda hartuko zuen aintzat hori zehazteko–.

Ordea, AEBetako Pfizer eta Alemaniako BioNtech ez dira zerrenda horretan ageri. Hortaz, Modernak esan duenez, espero zuten bi botika etxeek «aldaketak» egitea jarduteko eran. Kontrara, Modernak salatu du «inolako baimenik gabe» segitu dutela patentea urratzen. Edonola ere, zehaztu du jarritako salaketek soilik 2022ko martxotik aurrerako ekintzak hartuko dituela aintzat.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Euskaraldiaren balorazioa egiteko agerraldia, atzo, Gasteizen. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ariketa sozialarekin jarraitzera deitu dute

Edurne Begiristain

Aurtengo Euskaraldian 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena. Ariketa soziala gizartean «txertatua» dagoela nabarmendu dute
 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...