Laguntzak
Gizarte larrialdietarako laguntzetarako 3,5 milioi euro gehiago jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak
Udazkenean eta neguan laguntza horien beharra handituko dela aurreikusten du Jaurlaritzak. Energia gastuetarako muga 900 eurotik 1.500 eurora handitu da laguntzetan.

Udazkenean eta neguan «ezegonkortasun energetikoa» egongo dela ikusita, Eusko Jaurlaritzak erabaki du gizarte larrialdietarako laguntzetarako 2022. urteko aurrekontua handitzea. 3,5 milioi euro gehiago izango dira, urte osoko diru saila 45 milioi eurora handituko dutenak. Hortik urtero 4,5 milioi joaten dira Jaurlaritzak adjudikatutako gizarte larrialdiko laguntzak nahikoa ez eta euren baliabideetatik dirua jartzen duten udaletara.
Gizarte larrialdietarako laguntzen baldintza bat ere aldatu du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailak. Laguntza horietatik energia gastuengatik familiek jaso dezaketen gehieneko kopurua 900 eurotik 1.500 eurora handitu da.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.