Ingurumena

Bardea larrialdi egoeran dago Esako urtegiaren egoeragatik

Urtegiaren %22,6 dago beteta, eta haren mende dago Bardea. Aurreikusi dute balitekeela ia erabat hustea, eta ureztatze kanpainak normalean baino lehen amaitu beharko du.

Esako urtegi (Nafarroa), abuztuaren hasieran. JAGOBA MANTEROLA / EFE
2022ko abuztuaren 30a
10:12
Entzun

Azken asteetan kezka eragin du urtegien egoerak, eta Esakoa (Nafarroa) ez da salbuespena. Urtegiaren %22,6 dago beteta, eta, eurite handirik ezean, arduradunek aurreikusi dute balitekeela irailean ia erabat hustea. Oraintxe, ehun hektometro kubiko ur daude han jasota.

Esako urtegitik edaten duten lurraldeen artean dago Bardea, eta larrialdi egoera ezarri dute han. Hori dela eta, Ramon Luquez Ebroko Konfederazio Hidrografikoko arduradunak esan du ureztatze kanpainak «normalean baino lehenago» bukatu beharko duela, eta baieztatu du Esa ia erabat hustea aurreikusten dutela, nagusiki ureztatzearen ondorioz.

Gainontzeko urtegiei dagokienez, jakinarazi du Itoizko erreserba %43an dagoela; aurreko urteetan garai berean baino %5 ur gutxiago duela, beraz. Urtegi txikiagoei dagokienez (Eugikoa, Urdalurkoa, Allotzekoa...), esan du ohiko moduan funtzionatzen ari direla, eta edukieraren %60 inguru daukatela beteta.

Ikusi gehiago: LEHORTEAREN UZTAREN ZAIN

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.