Ezbeharra
Gasteiztar bat hil da Errioxan izandako auto istripu batean
Goizean gertatu da ezbeharra, Berceo udalerritik hurbil. Hil denak 30 urte ditu.

Espainiako Gobernuaren Errioxan duen ordezkaritzak zabaldutako informazioaren arabera, Gasteizko gizonezko bat hil da gaur goizean Berceo (Espainia) udalerritik hurbil izandako auto istripu batean, 08:00 aldera. 30 urterekin zendu da gizona.
Jakinarazi dutenez, ibilgailua errailetik atera da LR-205 eta LR-206 errepideen arteko elkargune inguruan. Hil den gizonezkoa zen ibilgailuaren gidaria, eta ez zen beste inor autoaren barrenean.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.