KORONABIRUSA

Joan den astean zortzi pertsona hil ziren koronabirusarekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Positibo kopuruak gora egin du: 839 kasu atzeman dituzte; 60 urtetik gorakoen artean, ordea, behera egin du intzidentziak, puntu bat.

Koronabirusa antzemateko test bat, Lesakan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko irailaren 5a
15:51
Entzun

Joan den astean 838 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aurreko astean baino 127 gehiago, nahiz eta proba gehiago egin diren. 102 pertsona daude koronabirusarekin ospitaleratuta; horietako 97 gela arruntetan daude, aurreko astean baino sei gutxiago, eta beste bostak ZIUan (lau gutxiago).

Zortzi pertsona hil ziren joan den astean koronabirusarekin, aurreko astean baino zazpi gutxiago. 60 urtetik gorakoen taldean, 146,72koa da intzidentzia metatua, %0,87 gutxiago. Izan ere, talde horretan 507 kasu positibo antzeman zituzten joan den astean. Biztanleria osoan, berriz, 70,63koa da intzidentzia metatua; aurreko astean 69,3koa zen datu hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.