Energia

Petrolio upela garestitu egin da, LPEEk ekoizpena sinbolikoki jaitsi ondoren

Atzeraldi baten beldurrak upelaren kotizazioa jaitsi du udak aurrera egin ahala.

LPEEren egoitza nagusia, Vienan. CHRISTIAN BRUNA / EFE
Iker Aranburu.
2022ko irailaren 5a
16:00
Entzun

Azken hilabeteotan apurka ekoizpena handitzen aritu ondoren, kontrako bidea hartzea erabaki dute Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) eta haren aliatuak, Errusia buru dutela. LPEE+ izeneko taldeak erabakitako murrizketa sinbolikoa da —100.000 upel gutxiago urrian irailean baino—, baina nahikoa izan da petrolio upelaren merkatzea geratzeko: arratsalde erdian 96 dolarrean ari da salerosten Brent upela, goizean baino hiru dolar gehiago.

Atzeraldi hotsak eragindako erabaki bat izan da kartelarena eta haren aliatuena. Izan ere, udak aurrera egin ahala merkatzen aritu da upela, inflazio handiaren ondorioz atzeraldi bat etorri eta kontsumoa asko jaitsiko duelakoan. Upela gehiago merkatu aurretik, ehun dolarren bueltan mantentzeko ahaleginduko dela erakutsi nahi du horrela LPEE+ taldeak.

Irailean, kartelaren eta aliatuen ekoizpena itxialdien aurreko mailara itzuli zen azkenean.

Uztailean, Joe Biden AEBetako presidentea Saudi Arabian izan zen, eta Mohammed bin Salman Saudi Arabiako de factoko buruari eskatu zion petrolio ekoizpena handitzeko. Hori gertatu zen abuztuan eta irailean, baina igoera hori etetea erabaki dute Riadek, Moskuk eta haien aliatuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.