Txinako Sichuan probintziako lurrikaran hildakoak 65 dira dagoeneko

Hamabi pertsona daude desagertuta. 6.500 pertsona ari dira erreskate lanetan parte hartzen.

Luding konderrian erori den etxe bat. STRINGER, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko irailaren 6a
13:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Astelehenean 6,8 graduko lurrikara batek astindu zuen Txinako Sichuan probintzia, eta dagoeneko 65 dira hildakoak. Erreskate taldeak lanean ari dira oraindik epizentroa izan zen tokian. Komunikazioak etenda daude, eta etxeak erortzen ari dira oraindik. 3 gradutik gorako hamar erreplika izan dira lurrikararen ostean.

Astelehen goizaldean izan zen lurrikara, lur azaletik hamasei kilometrora. Hildako 65 pertsonez gain, hamabi desagertuta daude, Global Times egunkariaren arabera. Zaurituak 248 dira.

Suediaren tamainako probintzia bat da Sichuan, eta 84 milioi biztanle ditu. 50.000 pertsonak etxea utzi behar izan dute. Alerta mailarik handienetan bigarrena ezarri dute, eta 6.500 pertsona ari dira parte hartzen erreskateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.