Lan istripuak
Langile bat hil da Olatzagutian, lantegian ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra eguerdian gertatu da. Hildakoa gizonezkoa da, eta 55 urte ditu; Olatzagutiakoa da.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 55 urteko langile bat hil da Olatzagutian (Nafarroa), ibilgailu batek harrapaturik. Lantegiaren barrenean gertatu da ezbeharra. Istripua gertatu eta gutxira zendu da gizonezkoa.
Larrialdi zerbitzuek eguerdian jaso dute istripuaren gaineko abisua. Osasun langileak eta foruzain talde bat joan dira lantegira, baina ez dute erdietsi langilea salbatzea. Jakinarazi dutenez, ikerketa bat abiatu dute, istripua nola gertatu den argitzeko.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.