Albistea entzun

Indarkeria matxista

Sexu eraso bat salatu dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalean

Zabaldutako informazioaren arabera, erasoaren biktima ospitaleko kafetegiko langilea da. Protesta «isil» batera deitu dute bihar eguerdirako, erasoa gaitzesteko.

Astelehen Lilak ekinaldiaren elkarretaratzea indarkeria matxistaren kontra, 2018an. /
Astelehen Lilak ekinaldiaren elkarretaratzea indarkeria matxistaren kontra, 2018an. / Iñigo Uriz/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko irailak 8 16:13

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean sexu eraso bat salatu dela jakinarazi dute berriki. Zehazki, ospitale horretako kafetegia zerbitzua ematen duen Arcasa enpresak eman du albistea, ospitaleko Lan Zuzendaritza eta Batzordearekin batera. Apenas eman duten salaketaren gaineko informaziorik, baina gertaturiko sexu erasoa salatzeko ordua zehaztu dute: protestara deitu dute bihar eguerdirako. Ospitalearen pareko lautadan bilduko dira.

Ohar bat argitaratu dute erasoa gaitzesteko. «Protesta honen bitartez, elkartasuna adierazi nahi diogu gure lankideari, eta, era berean, konpromisoa azaldu nahi dugu emakumeen kontrako indarkeria geldiarazteko. Emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa da, emakumea emakume izate hutsagatik baztertzen duena», idatzi dute. Halaber, nabarmendu dute sexu eraso oro egiturazko problema baten seinale dela, «injustiziaren sintoma».

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean

Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean

Arantxa Iraola

58 urteko gizonezko bat dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak

Basauriko festetako barraken gunea, atzo. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute

Berria

Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan.

 ©IDOIA ZABALETA/ FOKU

«Adingabeen aurkako biolentzia eragotzi behar da kirolean ere»

Isabel Jaurena

Pisuaren inguruko presioa egitea edo okerrago jokatzen duen taldekidea kanpoan uztea: halako indarkeria egoerak pairatzen dituzte umeek kiroletan. Trebakuntza eman diete begiraleei.
Eskubide Sozialen Kartak deitutako protesta, maiatzean. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Trantsizio ekosozialari buruz hausnartuko dute eragileek gaur Ozaetan

Olatz Silva Rodrigo

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 'Su txikien itsasoa' topaketak antolatu ditu. 35 taldetako ehun herritar baino gehiago bilduko dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.