Indarkeria matxista

Indarkeria matxistagatik gizon bat kondenatu du Baionako auzitegiak

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Haren bikotekidea zauritu zuen, eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion.

Baionako auzitegia, artxiboko irudian. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko irailaren 9a
11:14
Entzun

Baionako Auzitegiak gizon bat kondenatu zuen atzo, indarkeria matxistagatik. Irailaren 3an, Baionan, haren bikotekidea kolpatu eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion. Emakumea karrikara atera zen haren 5 urteko alabarekin, ihes egin nahian, eta orduan atxilotu zuen Frantziako Poliziak haien atzetik zihoan gizona.

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, eta, gainera, beste delituren bat eginez gero, beste lau hilabeteko kondena ere ezarri diote gibelapenarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.