Baionako Auzitegiak gizon bat kondenatu zuen atzo, indarkeria matxistagatik. Irailaren 3an, Baionan, haren bikotekidea kolpatu eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion. Emakumea karrikara atera zen haren 5 urteko alabarekin, ihes egin nahian, eta orduan atxilotu zuen Frantziako Poliziak haien atzetik zihoan gizona.
Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, eta, gainera, beste delituren bat eginez gero, beste lau hilabeteko kondena ere ezarri diote gibelapenarekin.