Albistea entzun

Euskal presoak

Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiaratu du Frantziak

Bretainian espetxeratua izan da orain arte, Reauko kartzelan. Estremerako (Espainia) presondegira mugitu dute orain, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Iratxe Sorzabali babesa azaltzeko elkarretaratzea egin zioten Irunen joan den otsailean.
Iratxe Sorzabali babesa azaltzeko elkarretaratzea egin zioten Irunen joan den otsailean. Gorka Rubio/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko irailak 9

Etxerat elkarteak jakinarazi du Frantziatik Espainiara mugitu dutela Iratxe Sorzabal euskal presoa. Zabaldu dutenez, Estremerako kartzelan izanen da aurrerantzean Sorzabal, Frantzian ezarria zioten kondena beteta; izan ere, orduan entregatu dio Frantziak presoa Espainiari, zigorra betetakoan. 2015etik da preso.

Oroitarazi dutenez, ez da Sorzabal Espainiari entregatua izan zaion estreinakoa aldia. Joan den irailean, Madrilen izan zen, Espainiako Auzitegi Nazionalak epai zezan. 24 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion auzitegi horrek, ETAk 1996an Gijonen (Espainia) eginiko atentatu bat leporatuta.

Ikusi gehiago: 24 urteko espetxe zigorra ezarri diote Iratxe Sorzabali

Halaber, Espainiaratzearen berri ematearekin batera, Etxeratek nabarmendu du kondena-epaiak ez duela egiaztatutzat jo Sorzabalek eginiko tortura salaketa, eta zehaztu dute jasandako tortura horiek bultzatu zutela Sorzabal «bere burua erruduntzat jotzera».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alonsotegiko (Bizkaia) udaletxea. ©Monika del Valle / Foku

Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du Alonsotegiko alkate ohi Aitor Santiestebanentzat

Iosu Alberdi

Prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, dokumentuak faltsutzea eta diru laguntzetan iruzur egitea egozten dizkio fiskaltza Santiestebani.

Espeleologoak Lezetxikiko sistema karstikoaren barruan aurkitutako tunelaren alboan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan

Xabier Martin

Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.

Inma Jurio PSNko parlamentaria, atzo, Nafarroako Parlamentuan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

PSNk ontzat eman du Nafarroako torturen eta tratu txarren txostena

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Navarra Sumak esan du Poliziari «oso eskertuta» dagoela: «Baina torturatu duena ez da gutarra». PSE-EEk ez zuen PSNren iritzi bera izan duela sei urte; «gatazka baten teoria elikatzen» zuela iritzita arbuiatu zuen txostena.

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute

Laura Pego eta Jeanette Ruiz Kriminologiaren Euskal Institutuko kideak, iaz landutako txostena eskuetan, Nafarroako Parlamentuan. Atzo eman zuten haren edukiaren berri. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute Nafarroako Parlamentuan

Joxerra Senar

Kriminologiaren Euskal Institutuak bere txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Laura Pego ikerlariaren arabera, kasu kopurua «garrantzitsua» da, eta azterlana «amaitu gabe» dago oraindik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...