Osakidetza zigortu dute, greba eskubidea urratzeagatik

Galdakaoko ospitalean eta Uribeko osasun etxe batzuetan «gehiegizko gutxieneko zerbitzuak» ezarri zituela ebatzi dute epaitegiek. 

Osakidetzako langileek hainbat greba egun egin dituzte aurten. JON URBE / FOKU
2022ko irailaren 12a
15:43
Entzun

SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetza berriro zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik: bi sententzia jaso ditu aurka, Galdakaoko ospitalean eta Uribe eskualdeko osasun etxeetan (Bizkaia) «gehiegizko gutxieneko zerbitzuak» ezartzeagatik. Osakidetzako zuzendaritzari «jarrera aldatzea» galdegin dio sindikatuak, «agerian geratu baita nolako jarrera antidemokratikoa duen».

Azkenaldian, hainbat salaketa aurkeztu ditu SATSEk, «Osakidetzako zuzendaritzak langileekin izandako inposizioen aurrean, bai lan baldintzak aldatzean, bai greba egunetan gutxieneko zerbitzuak ezartzean». Horietako batzuk irabazi egin ditu, eta Osakidetza zigortu dute, besteak beste, mahai sektorialeko akordioak ez errespetatzeagatik eta iazko udan osasun etxe batzuk «alde bakarrez» ixteagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.