Albistea entzun

Suedia

Suediako lehen ministroak dimisioa eman du, bozetako porrota onartuta

Behin betiko emaitzen arabera, eskuin muturrak eta zentroz eskuineko hiru alderdiek gehiengoa izan dute parlamentuan.

Suediako lehen minsitro Magdalena Andersson, bozen behin betiko emaitzak jakin osteko agerraldian. /
Suediako lehen minsitro Magdalena Andersson, bozen behin betiko emaitzak jakin osteko agerraldian. / Jessica Gow/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2022ko irailak 14 09:21

Suediako gobernuburu Magdalena Anderssonek dimisioa eman du, bozetako porrota onartuta. Lehen ministroak, hala ere, nabarmendu du S Sozialdemokratak alderdia dela oraindik ere babes handiena duena, botoen %30 lortuta. Baina eskuin muturreko SD Suediako Demokratak alderdiak eta zentro-eskuineko M Alderdi Moderatuak eta KD Kristau Demokratek izango dute gehiengoa parlamentuan; hori bai, oso gertu izango dituzte sozialdemokratak.

Dena den, eskuineko hiru alderdien arteko koalizioa ez da oraindik erabat argia. Izan ere, ez dute adostu nola gobernatuko duten elkarrekin, eta zentro eskuineko bi taldeek iragarria dute ez diotela ministeriorik emango eskuin muturrari. SD, ordea, alderdi indartsua da, eta argi utzi du hauteskundeetan, botoen %20 eskuratuta. Beraz, litekeena da gobernutik kanpo geratuko balitz ere kontzesioak lortu ahal izatea gobernuari babesa ematearen truke.

«Orain, Suedia txukunduko dugu», idatzi du Mko buru eta ziurrenik hurrengo lehen ministroa izango denak, Ulf Kristerssonek. Hirugarren indarra izan da Alderdi Moderatua bozetan, botoen %19 eskuratuta. Kristerssonek hasiak ditu elkarrizketak «gertuko alderdiekin». Baina Anderssonek dagoeneko aurreratu du Mko buruak gobernua osatzea lortu ezean «boto gehien bildu duen alderdiak» hartuko beharko lukeela lekukoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Espainiako gobernuburu Pedro Sanchez, atzo, Moncloan egindako agerraldian. ©BORJA PUIG DE LA BELLACASA / EFE

Sanchezek uztailaren 23ra aurreratu ditu Espainiako Gorteetarako bozak

Arantxa Elizegi Egilegor

Espainiako Gobernuko presidenteak bere gain hartu du PSOEk igandeko bozetan izandako emaitza txarren erantzukizuna. Gaurtik, hamar eguneko epea dute alderdiek koalizioak aurkezteko

Maider Etxebarria PSE-EEren Gasteizko alkategaia, kanpainako ekitaldi batean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ezusteko deiaren eragin posiblea

Iosu Alberdi

Sanchezek Espainiako Gorteetarako bozak aurreratu izanak eragina izan dezake igandeko emaitzen kudeaketan. Ricardo Feliuk, Maria Silvestrek eta Asier Etxenikek egoera aztertu dute.

Segurtasun eremu bat ezarri dute Moskun, drone baten hondakinek kaltetutako etxebizitze bloke baten inguruan ©EFE

Mosku bonbardatzea egotzi dio Errusiak Ukrainari

Igor Susaeta

Kievek ukatu egin du goizaldeko aire erasoaren atzean dagoela, baina «atseginez» hartu du gertatutakoa, eta molde horretako eraso gehiago iragarri ditu. Ukrainako hiriburua hirugarrenez bonbardatu du Errusiak azken 24 orduetan, eta zibil bat hil da.

Yvan Colonnaren aldeko pintada bat, artxiboko irudi batean ©Berria

Colonnaren hilketaren ikerketa batzordeak agintarien «hutsegiteak» eta «ekintzarik eza» salatu ditu

Ander Perez Zala

Diputatuek urte erdiko lanaren ondorioak aurkeztu dituzte, eta 29 gomendio eman dituzte; tartean, DPS estatusaren «beharrezko erreforma». 71 lagun elkarrizketatu dituzte txostena osatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.