Palestina

Israelgo militarrek adingabe palestinar bat hil dute tiroz Zisjordanian

Operazio militar ugari izaten ari da asteon: atzo beste bi palestinar hil zituen Israelgo armadak, eta Irsaelgo militar bat ere hil zen operazioan.

Israelgo militarrak Jerusalenen, operazio militar batan, hil hasieran. ISRAELGO ARMADA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 15a
12:08
Entzun

Tentsioa ez da inondik ere arintzen ari Zisjordanian. Israelgo armada hainbat operazio militar ari da egiten azkenaldian inguruan, eta hildako kopurua ere gora ari da ezinbestean. Gaur, Palestinako Osasun Ministerioak ohar bidez jakinarazi du Israelek gazte bat hil duela goizaldean, Kafr Danen. Zabaldutako informazioaren arabera, hildakoa adingabea da, 17 urtekoa, eta tiroz hil dute militarrek; buruan eman diote.

Israelgo The Jerusalem Post hedabideak plazaratu duenez, goizaldeko erasoaldia asteazkenean izandakoari erantzuteko abiatu du Israelek. Asteazkeneko hartan –Jenin inguruan izan zen– , bi palestinar eta Israelgo militar bat hil ziren. Hain zuzen, Israelgo armadak asteazkenean zendutako bi palestinar horien etxeak miatu ditu bart, eta orduan piztu da borroka.

Halaber, datu bat eman du Palestinako Osasun Ministerioak: «Azken kasu hau aintzat hartuta, urtea hasi zenetik 149 martiri hil dira guztira; horietako 24, Jeninen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.