Deportatuak

Emilio Martinez de Marigorta, Felix Manzanos eta Iñaki Rodriguez deportatuak Euskal Herrira itzuli dira

Martinez de Marigortak eta Manzanosek 33 urte egin dituzte Cabo Verden, eta Rodriguezek, berriz, 37 urte Kuban. Bost euskal deportatu daude oraindik.

Iheslarien eta deportatuen itzulera eskatzeko Tolosan (Gipuzkoa) egindako mobilizazio bat, 2018an. GOTZON ARANBURU / FOKU
2022ko irailaren 15a
15:58
Entzun

Aurtengo udan, hiru euskal deportatu itzuli dira Euskal Herrira, Etxerat-ek jakinarazi duenez: Emilio Martinez de Marigorta gasteiztarra eta Felix Manzanos Martinez ugaotarra, Cabo Verdetik, eta Iñaki Rodriguez Muñoa, Kubatik.

Lehen biak 1989an deportatu zituen Espainiak, Aljeriatik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioek porrot egin ostean. 33 urtez izan dira Cabo Verden. Rodriguez Muñoa, berriz, 1985ean atxilotu zuten, Frantzian, eta 1986an deportatu zuten: hura ere Cabo Verdera. Hala ere, urtebete geroago Kubara joan zen, eta han bizi izan da ordutik.

Etxerat-ek zehaztu duenez, 1980ko hamarkadan deportazioak hasi zirenetik, 70 euskal herritar deportatu dituzte, eta haietatik 12 atzerrian hil dira. Egun, bost euskal deportatu gelditzen dira: Jose Angel Urteaga Martinez eta Josu Abrisketa Korta, Kuban; Tomas Linaza Etxebarria eta Jose Antonio Olaizola Atxukarro, Cabo Verden; eta Eugenio Barrutiabengoa Zabarte, Venezuelan. Bost deportatuak eta gainerako erbesteratu politikoak Euskal Herriratzeko garaia dela aldarrikatu du Etxerat-ek, ohar berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.