Feminismoa

Abian da XIII. Beldur Barik lehiaketa

Iragan aldietako helburu berari eutsiko dio aurtengoak: indarkeria matxistaren prebentzioa du asmo, gazteei zuzendurik. Izarok kontzertu bat emanen du lehiaketaren amaian, abenduaren 2an.

jarraia218246.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 16a
13:42
Entzun

Hamahirugarrenez, martxan da Beldur Barik lehiaketa; ausart eta izurik gabe, beste behin. Gaur aurkeztu dute aurtengo aldia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailek, Sestaon (Bizkaia); haiek antolatua da egitasmoa, Emakunderen bitartez, eta Eudel elkartearen eta foru aldundien laguntzarekin. Aurpegiera, doinu eta ahots berriak izanen dira aurtengo lehiaketan, asmo berarekin betiere: indarkeria matxistaren kontrako jarrerak sustatzea gazteen artean. Beldurrak uxatzeko hala.

Zehazki, eta, ohi denez, 12 eta 20 urte arteko gazteek parte hartzen ahalko dute lehiaketan. Nork bere erara, adierazpen artistiko bidez, indarkeria matxistari aurre egiteko eskatuko zaie gazteei. Hau da, sorkuntzek «parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria matxista eta sexistaren bazterketa irmoa» erakutsi beharko dute, lehiaketaren antolatzaileek oroitarazi dutenez. Irailaren 19an hasi eta azaroaren 11n bukatuko da lanak aurkezteko epea.

Aurreko aldietan bezala, adinaren araberako hiru kategoria bereizi dituzte lehiaketan, eta, argitu dutenez, bi modutan izanen da parte hartzea: bakarka edo taldeka.

'Libre' eta aske izateko

Libe Beitia tiktokerrak eta Julen Portillo eduki sortzaileak aurkeztu dute gaur Sestaon eginiko ekitaldia. Ez dira bakarrik izan: Izaro abeslariaren doinuek lagundu diete aurkezleei, eta, hain zuzen, Mallabikoaren Libre kantua aukeratu dute XIII. lehiaketaren abesti gisa.

Abenduaren 2an bukatuko da aurtengo Beldur Barik lehiaketa, Sestaon. Hain justu, antolatzaileek jakinarazi dute Izaroren kontzertu batek goxatuko duela egun hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.