Albistea entzun

Ofizialtasuna

Espainiako elastikoari uko eginda hartu du parte kirolari batek beteranoen Europako Duatloi Txapelketan

Gu Ere Bai plataformakoak izan ditu alboan azken metroetan, eta horiek Espainiaren elastikoari uko eginda lehiatu ahal izan duela azpimarratu dute horiek.

Elexpuru, ezkerretik lehena, eta Gu Ere Bai plataformako kideak, probaren ondoren. /
Elexpuru, ezkerretik lehena, eta Gu Ere Bai plataformako kideak, probaren ondoren. / Oskar Matxin Edesa/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2022ko irailak 17 12:39

Gaur goizean jokatu da Bilbon beteranoen Europako Duatloi Txapelketa. Euskal Herriko kirolariak Espainiaren edo Frantziaren elastikoekin lehiatzera behartu nahi zituzten, baina batek uko egin dio. Juan Martin Elexpuruk Debagoienako Antxintxika triatloi taldeko elastikoarekin hartu du parte. Gainera, Nafarroako bandera batekin helmugaratu da. Han izan ditu zain Gu Ere Bai plataformako kideak, eta horiek babesa adierazi diote azken metroak bere ondoan eginez, ikurrina eskuan hartuta.

Ostegunean salatu zuen plataforma horrek kirolariek jasotako agindua. Gaur, Elexpuru helmugaratu ondoren, pankarta bat zabaldu dute Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna eskatuz. «Zorionak Juan Martin Elexpuru! Gure koloreak eta euskal nortasuna normaltasun osoz helmugaraino eraman dugu», argitaratu dute txio batean plataformakoek.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mendifilmen aurkeztuko duten 'Joy' filma ©

Ohiko osagaiekin doa heldu eginez Mendifilm

Unai Ugartemendia

Ostiralean hasi, eta abenduaren 18an bukatuko da hamabosgarren Mendifilm jaialdia, Bilbon. Indartsu hasiko da aurtengo ekitaldia: Alastair Lee zuzendari ingelesaren Ephemeral-ekin, eta Ignasi Lopez kataluniarraren Egoland-ekin.

Kroaziako atezaina eta jokalari bat, final-laurdenetarako sailkapena ospatzen, atzo. ©NEIL HALL / EFE

Bete da espero zena

Jone Bastida Alzuru

Brasilek aise hartu du mendean Hego Korea. Kroaziak, berriz, penaltietan kanporatu du Japonia
Xerdan Xaqiri Suitzako jokalaria, Serbiari sartutako goletako bat ospatzen. ©ROLAD WITTEK / EFE

Gerran jaio eta zelaian hazi

Iñigo Lasa

Xerdan Xaqiri Suitzako selekzioko izarretako bat da. Messi eta Cristiano Ronaldorekin batera, azken hiru Munduko Kopetan gola sartu duen jokalari bakarra da.
Patxi Vrignon-Etxezaharreta, France-Presseko kirol kazetari euskalduna, Qatarren, Munduko Kopako baloia buruan daukala. ©PATXI VRIGNON-ETXEZAHARRETA

Zalantzaz betetako ametsa

Beñat Mujika Telleria

Patxi Vrignon-Etxezaharreta France-Presse agentziako kazetaria Qatarren dago, Munduko Koparen berri ematen, eta herrialdearen berezitasunak ezagutzen ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.