Euskal presoak

Aldarrikapena eta festa uztartu nahi ditu Sarek urriaren 8an Donostian

Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz ariko dira Ilunben.

Sarek abuztuan Donostian egin zuen manifestazioa. JON URBE, FOKU
jon ordonez garmendia
2022ko irailaren 17a
14:09
Entzun

Sarek gaur aurkeztu du urriaren 8ko mobilizazioa. Etxera bidea gertu! lelopean egun osoko egitaraua antolatu du, aldarrikapena eta festa uztartuz. Inaxio Oiarzabalek eta Nahikari Itubek gaur goizean adierazi dutenez, bi mezu helarazi nahi baitituzte: batetik, euskal presoak gero eta gertuago daudela, eta bestetik, oraindik «salbuespenarekin guztiz amaitzeko bidea egiteke» dagoela. Eta horretarako «urrunketaren aurka urte luzeetan» aritu diren herritarrak batu nahi dituzte.

Urriaren 8an emango dio amaiera Sarek Izan Bidea dinamikari. 11:00etan azken kilometroak egingo dituzte Donostia inguruko herrietako kideekin azken kilometroak, Bulebarretik Pio XII.a etorbidera.Azken metroak handik Ilunbera manifestazio «koloretsu» bat egingo dituzte. Ilunben izango baita Sarek antolatu duen jaialdia, goizaldera arte.

Azaldu dutenez, Ilunben txosna gune bat, bazkaltzeko tokia, haurrentzako gunea eta hainbat kontzertu izango dira. Azken horiek Ilunbeko zezen-plazan egingo dituzte. Maddalen Lujanbiok, Amets Arzalluzek eta Eñaut Elorrietak emango diote hasiera, eta horien ondoren Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz ariko dira.

Sarrerak eskuragarri daudela gogorarazi dute, eta joateko eta itzultzeko autobusak jarriko dituztela Araban (Aiaraldea, Errioxa, Gasteiz, Gorbeialdea), Bizkaian (Bilbo, Busturialdea, Durango, Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea Artibai, Uribe Kosta), Gipuzkoan (Debagoiena, Debabarrena, Urola kosta, Tolosaldea, Goierri) eta Nafarroan (Agoitz, Baztan, Bortziriak, Malerreka, Iruñerria, Tafalla, Lizarra, Sakana, Mendialdea).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.