Albistea entzun

Indarkeria matxista

Emakumezko bati sexu eraso bat egin diote asteburuan Iruñean

Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du. Udaleko talde politikoek adierazpen bat argitaratu dute erasoa gaitzesteko.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta Iruñean, artxiboko irudi batean.
Indarkeria matxistaren kontrako protesta Iruñean, artxiboko irudi batean. Jagoba Manterola/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko irailak 19

Beste eraso bat. Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du asteburuan Nafarroako hiriburuan izandako sexu eraso baten harira. Iruñeko Udalak eman du salaketaren berri, ohar bidez. Zehaztu dutenez, erasoa larunbat gauean gertatu da.

Plazaratutako idazkian, talde politikoek «gaitzespen irmoa» azaldu dute gertatutakoaren gainean. Halaber, elkartasun adierazi diote biktimari. «Erabateko babesa azaldu nahi diogu emakumezkoari eta haren inguruari, baita errespetua ere, haren eskubideak eta intimitatea zaintzeko».

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Euskaraldiaren balorazioa egiteko agerraldia, atzo, Gasteizen. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ariketa sozialarekin jarraitzera deitu dute

Edurne Begiristain

Aurtengo Euskaraldian 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena. Ariketa soziala gizartean «txertatua» dagoela nabarmendu dute
 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.