Koronabirusa

Osasun kontrolak kenduko dituzte Hegoaldeko portuetan eta aireportuetan

Europako Batasunaren kanpoaldetik datozen bidaiariek ez dute COVID ziurtagiririk edo PCR negatiborik erakutsi beharko hemendik aurrera Espainiako aireportuetan eta portuetan.

Hondarribiko aireportuaren artxiboko irudia. MAIALEN ANDRES / FOKU
inaut matauko rada
2022ko irailaren 19a
14:12
Entzun

Urritik edo azaroaren erditik aurrera, Espainiako aireportuetan utzi egingo diote Europako Batasunaren kanpoaldetik datozen bidaiariei COVID ziurtagiria edo PCR negatiboa eskatzeari, El Pais hedabideak jakin duenaren arabera. Orain arte, EBren kanpoaldetik zetozen bidaiariei tenperatura hartzen zieten, baita txertaketaren inguruko dokumentazioa eskatu ere.

Ikusi gehiago:COVID-19aren azken datuak

Ekainaren 2an utzi zioten Espainiako portu eta aireportuek EBko herrialdeetatik zetozen bidaiariei osasun kontrolak egiteari, baita herrialde hauetatik zetozenei ere: Bahrain, Txile, Kolonbia, Indonesia, Kuwait, Zeelanda Berria, Peru, Qatar, Ruanda, Saudi Arabia, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak, Uruguai eta Txina. Hala ere, El País-ek dioenaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu arte ez dira argituko neurriaren xehetasun guztiak.

Hegazkinen barruan maskara eramatea da, beraz, koronabirusaren aurka Hegoaldeko aireportuetan geratzen den neurri bakarra. Espainia eta Alemania dira neurri horri eutsi dioten EBko herrialde bakarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.